3 Hargatic beraz Judeaco aitzindariac Jerusalemen eta Judaco hirietan egotu cirenac, hauquiec dira. Bakotcha, berriz, Israeldar, aphez, lebitar, Nathindar eta Salomonen sehien ume, cein bere goçamen eta hirian egotu cen.
4 Eta Jerusalemen egoitza eguin çuten Judaco semeetaric eta Benjamingo semeetaric; Judaco semeetaric: Athaias Aciamen semeac, Aciam baitzen Çacariasen Seme, Çacarias Amariasena, Amarias Saphatiasena, Saphatias Malaleelena; Pharesen umeetaric,
5 Maasia Baruquen semeac, Baruc baitzen Colhoçaren seme, Colhoça Haciarena, Hacia Adaiarena, Adaia Joiaribena, Joiarib Çacariasena, Çacarias Silotar batena.
6 Horiec oro ciren Pharesen Seme Jerusalemen egotu cirenac, laur ehun hirur hogoi eta çorci guiçon hazcar.
7 Hauquiec dira berriz, Benjamingo umeac: Selum Mosolamen seme, Joeden seme, Phadaiaren seme, Colaiaren seme, Masiaren seme, Etheelen Seme, Isaiaren semea,
8 Eta haren ondotic Jebai, Selai, bederatzi ehun hogoi eta çorci guiçon,
9 Eta Joel Cecriren semea, hequien buruçaguia, eta Judas Senuaren semea, hiriaren gainean bigarrena.