19 Bada, Jerusalemeco atheac phausuan sarthu cirenean larumbatez, nic erran eta hersi cituzten atheac, eta manatu nuen etzetzaten idec larumbat biharamuneraino; eta ene cerbitzarietaric eçarri nituen atheetan beguia iduquitzeco nihorc etzeçan haxeric sar larumbatean.
20 Eta tratulariac eta salceco gauçac ekarcen cituztenac, behin edo bietan guelditu ciren Jerusalemetic campoan.
21 Eta larderiatu nituen eta erran naroten: Certan çaudezte harrasiaren parrean? berriz eguiten baduçue hori, escua eçarrico dut çuen gainean. Hargatic etziren gueroztic larumbatetan ethorri.
22 Lebitarrei ere erran naroten, xahu citecen, eta atheen çaincera eta larumbataren sainduestera ethor citecen. Horren gatic beraz, ene Jaincoa, orhoit çaite nitaz, eta barka diçadaçu çure nihonereco urricalpenen arabera.
23 Orduco egunetan halaber ikusi nituen Juduac Açotar, Amontar eta Moabitar emazteac harcen cituztenac.
24 Eta hequien haurrac erdi açotaraz minço ciren; etzaquiten juduaraz minçatzen, eta populu baten eta bercearen hizcuncetan nahasteca minço ciren.
25 Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric: