7 Eta Jerusalemera ethorri nincen eta eçagutu nuen Eliasibec Tobiasen gatic eguin çuen gaizquia, hari Jaincoaren etcheco atherbeetan egon-leku bat eguinez.
8 Eta gaizquia handia iduritu citzaidan. Eta Tobiasen egoitzaco tresnac arthiqui nituen kutchateguitic camporat;
9 Eta nic manaturic, xahutu çuten kutchateguia, eta harat bihurtu nituen Jaunaren etcheco unciac, sacrificioa eta isensua.
10 Eta jaquin nuen lebitarren çucenac etzirela emanac içan; eta lebitarretaric, cantarietaric eta temploco cerbitzarietaric bakotchac bere herrira ihes eguin çuela.
11 Eta cargudunen contra eraiqui nuen eguitecoa eta erran nuen: Certaco uzten dugu Jaincoaren etchea? Eta bilaraci nituen ihes eguin çutenac, eta beren lekuetan egonaraci nituen.
12 Eta Juda guciac selharura ekarcen cituen oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrena.
13 Eta selharuez cargutu guintuen Selemias apheça, Sadoc iscribaua, eta lebitarretaric Phadaias; eta hequien aldean, Hanan Çakurren semea, Mathaniasen ilobasoa, çucenac içan cirelacotz eçagutuac, eta escuetan utziac içan çaroezten beren anaien çathiac.