1 Eta populutic eta emazteetaric oihu handi bat atheratu cen, hequien anaia Juduen contra.
2 Eta baciren erraten çutenac: Hainitz dira gure semeac eta alabac; hequien truc oguia har deçagun, eta jan deçagun, eta bici gaitecen.
3 Eta baciren erraten çutenac: Gure landac, mahastiac eta etcheac eman detzagun bahi, eta oguia har deçagun gosete huntan.
4 Eta berceec erraten çuten: Dirua mailega deçagun erregueren cerguetaric, eta eman detzagun gure landac eta mahastiac.
5 Eta orai, nolaco gure anaien haraguia, halaco da gure haraguia; nolaco horien semeac, halaco dira gure semeac ere. Huna non gathibutasunaren azpico eçarcen ditugun gure semeac eta alabac; gathibu dira gure alabac, eta horien berrerostecoric ez dugu; eta berceec goçatzen dituzte gure landac eta mahastiac.
6 Eta gogorqui samurtu nincen aditu nuenean hitz horien araberaco hequien oihua.