6 Eta gogorqui samurtu nincen aditu nuenean hitz horien araberaco hequien oihua.
7 Ene baithan gogoetan egon nincen; eta larderiatu nituen handiac eta cargudunac, eta erran naroten: Lucurua bakotchac beharcen duçue çuen anaien ganic? Eta bilku handi bat eguinaraci nuen hequien contra.
8 Eta erran naroten: Guc, daquiçuen beçala, gure ahalaren arabera berrerosi ditugu gure anaia Juduac jendaiei salduac içan cirenac; eta çuec beraz salduco ditutzue çuen anaiac, eta guc beharco ditugu berrerosi? Ixilic guelditu ciren, eta etzuten kausitu cer ihardets.
9 Eta erran naroten: Ez da ona çuec eguiten duçuen gauça. Certaco etzarete gure Jaincoaren beldurrean ibilcen, jendaia gure etsaiec ez diaçaguten iroiric eguin?
10 Nic, ene anaiec eta sehiec ascori maileguz eman içan diotegu dirua eta oguia. Oroc hitz batean ez dioçotegun emana guibelerat galda; barka deçagun çor çaicun maileguzco dirua.
11 Bihur çotzuete egun beren landac eta mahastiac, olibadiac eta etcheac; eta hobequi eguiteco ere, horiençat eman çaçue horien ganic beharcen ohi duçuen diruaren, oguiaren, arnoaren eta olioaren ehungarrena.
12 Eta ihardetsi çuten: Bihurtuco ditugu, eta ez daroegu deusere galdatuco; çuc nola erran, hala eguinen dugu. Eta deithu nituen apheçac eta errequeitu nituen erran nuen beçala eguin ceçaten.