9 Eta erran naroten: Ez da ona çuec eguiten duçuen gauça. Certaco etzarete gure Jaincoaren beldurrean ibilcen, jendaia gure etsaiec ez diaçaguten iroiric eguin?
10 Nic, ene anaiec eta sehiec ascori maileguz eman içan diotegu dirua eta oguia. Oroc hitz batean ez dioçotegun emana guibelerat galda; barka deçagun çor çaicun maileguzco dirua.
11 Bihur çotzuete egun beren landac eta mahastiac, olibadiac eta etcheac; eta hobequi eguiteco ere, horiençat eman çaçue horien ganic beharcen ohi duçuen diruaren, oguiaren, arnoaren eta olioaren ehungarrena.
12 Eta ihardetsi çuten: Bihurtuco ditugu, eta ez daroegu deusere galdatuco; çuc nola erran, hala eguinen dugu. Eta deithu nituen apheçac eta errequeitu nituen erran nuen beçala eguin ceçaten.
13 Eta guero iharrosi nuen ene capaco hegala, eta erran nuen: Jaincoac haina horrela iharros beça bere etche eta lanetaric, ceinac betheco ez batzu hitz hori; horrela içan bedi iharrosia eta erromestua. Eta oste guciac ihardetsi çuen: Halabiz. Eta laudatu çuten Jaincoa. Populuac eguin çuen beraz errana içan cen beçala.
14 Aldiz, erreguec Judaco lurrean buruçagui eçarri ninduen egunetic, Artacsercses erreguearen hogoigarren urthetic hogoi eta hamabigarreneraino ez nic, ez ene anaiec ez ditugu hartu buruçaguiei çor ciren urthe-sariac.
15 Lehembicico buruçaguiec ordean, ene aitzinean içatu cirenec, populua lehertu çuten, haren ganic egun oroz oguitan eta arnotan hartuz berrogoi siclo; eta berçalde hequien azpico cargudunec çaphatu çuten populua. Bainan nic ez nuen hala eguin Jaincoaren beldurrez;