1 Bada; guerthatu cen, noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Gosem Arabiarrac eta berce gure etsaiec aditu çutenean nic harrasia alchatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gueldituric (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladac eçarri),
2 Sanabalatec eta Gosemec ene gana igorri çutela, ciotelaric: Çato, eta batasun jo deçagun elkarrequin Onoco celhaieco herrietan. Bainan niri gaizquiaren eguiteco asmua cerabilcaten.
3 Mandatariac igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat eguiten dut, eta ez naiteque jauts, beldurrez-eta nagui dadien, çuen gana ethorrico eta jautsico naicenean.
4 Bada, lau aldiz gaztiatu çarotedan solas bera; eta nic lehembicico hitzaz ihardetsi naroten.
5 Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua: