10 Eta sarthu nincen ixilic Semeias Dalaiasen semearen etchean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harec erran çarodan: Jaincoaren etchean, temploaren erdian, minça gaitecen, eta hers detzagun atheac, ceren çure hilcera ethorcecoac baitira, eta gabaz ethorrico dira çure sarrasquitzera.
11 Ihardetsi nuen: Ni beçalaco guiçon batec ihes eguiten othe du? eta nor da ni beçalacoric temploan sarthuco dena eta bicico dena? Ez naiz sarthuco.
12 Eta eçagutu nuen etzuela Jaincoac igorri, bainan aleguia profetisatuz minçatu citzaidala, eta Tobiasec eta Sanabalatec hortaratu çutela.
13 Ecic saria hartua çuen ene iciarazteco eta niri bekatu eraguiteco, eta içan ceçaten gaizqui bat niri jaçarceco.
14 Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren.
15 Bada, harrasia oso eçarria içan cen berrogoi eta hamabi egunez, eluleco hilabetheco hogoi eta borzgarren egunean.
16 Guerthatu cen beraz gure etsai guciec aditu çutenean hori, gure inguruan ciren jendaiac oro icitu cirela, gogoac erori citzaizcotela, eta baçaquitela lan hori Jaunac eguina cela.