5 Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua:
6 Jendaietan ençuna içan da, eta Gosemec erran du, çuc eta Juduec erregueri bihurcea derabilcaçuela gogoan, eta horren gatic alchatzen duçula harrasia, eta Juduen gainean erregue jarri nahi duçula; aria hortaz
7 Profetac ere eçarri ditutzula, çutaz haro eguin deçaten Jerusalemen, erranez: Erregue bat Judean bada. Erreguec solas horiec adituco ditu; horren gatic orai çato, hortaz elkarren artean egotera.
8 Eta igorri naroen, nioelaric: Hitz horiec ez dira eguiac, bainan çure bihotzetic atheratzen ditutzu.
9 Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten.
10 Eta sarthu nincen ixilic Semeias Dalaiasen semearen etchean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harec erran çarodan: Jaincoaren etchean, temploaren erdian, minça gaitecen, eta hers detzagun atheac, ceren çure hilcera ethorcecoac baitira, eta gabaz ethorrico dira çure sarrasquitzera.
11 Ihardetsi nuen: Ni beçalaco guiçon batec ihes eguiten othe du? eta nor da ni beçalacoric temploan sarthuco dena eta bicico dena? Ez naiz sarthuco.