8 Eta igorri naroen, nioelaric: Hitz horiec ez dira eguiac, bainan çure bihotzetic atheratzen ditutzu.
9 Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten.
10 Eta sarthu nincen ixilic Semeias Dalaiasen semearen etchean, Dalaias Metabeelen seme baitzen. Harec erran çarodan: Jaincoaren etchean, temploaren erdian, minça gaitecen, eta hers detzagun atheac, ceren çure hilcera ethorcecoac baitira, eta gabaz ethorrico dira çure sarrasquitzera.
11 Ihardetsi nuen: Ni beçalaco guiçon batec ihes eguiten othe du? eta nor da ni beçalacoric temploan sarthuco dena eta bicico dena? Ez naiz sarthuco.
12 Eta eçagutu nuen etzuela Jaincoac igorri, bainan aleguia profetisatuz minçatu citzaidala, eta Tobiasec eta Sanabalatec hortaratu çutela.
13 Ecic saria hartua çuen ene iciarazteco eta niri bekatu eraguiteco, eta içan ceçaten gaizqui bat niri jaçarceco.
14 Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren.