1 Bada, harrasia eguina içan cen ondoan, eta atheladac eçarri nituenean eta beguietan iragan nituenean athalçainac, cantariac eta lebitarrac,
2 Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeco etcheco buruçaguia (ecic hura guiçon cin eta berceac baino Jaincoaren beldurragoa iduritzen citzaidan);
3 Eta erran naroten: Iguzquia berotu arteo ez beitez idec Jerusalemeco atheac. Eta oraino han cirelaric, atheac hersiac eta hagatuac içan ciren; eta Jerusalemdarretaric çainac eçarri nituen, cein bere aldian eta bere etchearen parrean.
4 Hiria berriz, hainitz cen çabala eta handia eta populua gucia haren erdian, eta etcheac etziren eguinac.
5 Bainan Jaincoac eçarri çuen ene bihotzean bilaraztea handiac, cargudunac eta jende xehea, hequien kondatzeco; eta lehembicicoric ethorri cirenen konduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iscribatua aurkitu cen:
6 Hauquiec dira lekuco umeac, gathibutasunetic bihurtu direnac, eta Nabucodonosorrec Babilonaco erreguec eraman cituenac, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta cein bere hirira itzuli direnac: