59 Saphatiaren semeac, Hatilen semeac, Phoquerethen semeac, Phoquerethsorthua baitzen Amonen seme Sabaimen ganic.
60 Nathindar guciac eta Salomonen cerbitzarien semeac, hirur ehun laur hogoi eta hamabi.
61 Hauquiec dira, berriz, igan direnac Thelmelatic, Thelharsatic, Querubetic, Adonetic eta Emerretic, eta ecin eçagutaraci dituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic direnetz:
62 Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac, sei ehun berrogoi eta bia.
63 Eta aphecetaric, Habiaren semeac, Acosen semeac, Bercelairen semeac, hunec hartu baitzuen Bercelai Galaadarraren alabetaric, eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
64 Horiec bilhatu dute beren agueria leheneco icen-harcean, eta ez dute aurkitu, eta apheztasunetic kenduac dira.
65 Eta Athersathac erran daroete ez deçaten jan sainduren saindutic, aphez arguitu eta jaquin bat cargutan sarthu arteo.