63 Eta aphecetaric, Habiaren semeac, Acosen semeac, Bercelairen semeac, hunec hartu baitzuen Bercelai Galaadarraren alabetaric, eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
64 Horiec bilhatu dute beren agueria leheneco icen-harcean, eta ez dute aurkitu, eta apheztasunetic kenduac dira.
65 Eta Athersathac erran daroete ez deçaten jan sainduren saindutic, aphez arguitu eta jaquin bat cargutan sarthu arteo.
66 Oste gucia cen guiçon bakar bat beçala, eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi lagunetara,
67 Hequien muthilac eta nescatoac gabe, ceinac baitziren çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi, eta hequien artean berrehun berrogoi eta borz guiçon eta emaztequi cantari.
68 Hequien çaldiac ciren çazpi ehun hogoi eta hamasei; mandoac, berrehun berrogoi eta borz;
69 Cameluac, laur ehun hogoi eta hamaborz; astoac, sei mila çazpi ehun eta hogoi.