Nehemias 8:4-10 BHNT

4 Bada Esdras iscribaua xutic çagoen çurezco mail minçatzeco eguinaraci çuen baten gainean; eta haren aldean escuinetic çauden Mathathias, Semeia, Ania, Uria, Helcia eta Maasia, eta ezquerretic, Phadaia, Misael, Melquia, Hasum, Hasbadana, Çacaria eta Mosolam.

5 Eta Esdrasec populu guciaren aitzinean idequi çuen liburua; ecic populu gucia baino gorago cen; eta liburua idequi çuenean, populu gucia xutic jarri cen.

6 Eta Esdrasec benedicatu çuen Jainco Jaun handia, eta populu guciac ihardetsi çuen, escuac alchatuz: Halabiz, halabiz. Eta gurthu ciren, eta lurrean ahuspez adoratu çuten Jaincoa.

7 Bada, Josue, Bani, Serebia, Jamin, Acub, Septhai, Odia, Maasia, Celita, Açarias, Joçabed, Hanan, Phadaia lebitarrec populua ixiltasunean iduquitzen çuten, leguearen aditzeco; populua berriz, bere lerrotan xutic çagoen.

8 Eta Jaincoaren legueco liburuan iracurtu çuten garbiqui eta ocenqui, oroc adi ceçatençat; eta aditu çuten hequiec iracurtuz.

9 Bada, Nehemiasec (hura bera da Athersatha), Esdras aphez eta iscribauac, eta lebitar populu guciari leguearen gaineco garbitasunac ematen çaroztenec, erran çuten: Egun hau gure Jainco Jaunari sainduetsia da; ez deithora, ez nigarric eguin. Ecic populu gucia nigarrez çagoen legueco hitza aditzearequin.

10 Eta Nehemiasec erran çaroten: Çoazte, jan çatzue haragui goriac, edan çaçue arno eztia, eta berençat jatecoric xuxendu ez dutenei emotzuete beren çathiac, ceren egun hau Jaincoaren egun saindua baita; eta ez betzaiztete jar gogoco ilhunduretan, ecic Jaunaren bozcarioa, gure indarra da.