20 Eta çure izpiritu ona eman daroeçu hequien arguitzeco, eta çure mana ez duçu kendu hequien ahotic, eta ura eman daroeçu egarrian.
21 Berrogoi urthez haci ditutzu mortuan, eta etzaiote deusere escastu; hequien soinecoac ez dira çahartu, eta hequien oinac ez dira lehertu.
22 Eman daroeztetzu erresumac eta populuac, eta çorthean çathitu daroeztetzu; Sehonen lurra, Hefebongo erregueren lurra eta Basango erregue Oguen lurra goçatu dituzte.
23 Hequien semeac berhatu ditutzu ceruco içarrac beçala, eta erakarri ditutzu lur huntara, ceintaz hequien aitei erran baitzinaroeten sarthuco cirela eta goçatuco çutela.
24 Eta hequien semeac ethorri dira eta goçatu dute lurra eta hequien aitzinean aphaldu ditutzu hemen egoten ciren Cananearrac, eta hequietaco erregueac eta lekuco populuac escuetara arthiqui daroeztetzu, hequietaz eguin ceçaten nahi çutena.
25 Hargatic hartu dituzte hiri hazcarrac eta lur gori bat, eta goçatu dituzte etche ontasun orotaric betheac; berceec eguinicaco urteguiac, mahastiac, olibadiac eta fruituac çakarzten çuhaitz asco; eta jan dute, ase eta guicendu dira; eta çure onaren handiaz, goço gucien nasaicia içatu dute.
26 Bainan hasarretzera ekarri çaituzte, çure ganic urrundu dira, eta beren guibelera arthiqui dute çure leguea; eta çure gana bihurceaz jaçarcen cioten profetac hil dituzte, eta burho handiac arthiqui dituzte.