27 Eta çuc arthiqui ditutzu beren etsaien escuetara, eta hequiec atsecabetan eçarri dituzte. Eta beren hesturaco orduan, deihadar çure ganat eguin dute, eta çuc cerutic aditu duçu; eta çure urricalpen handiaren arabera, igorri daroeztetzu salbatzaileac, hequien atheratzeco beren etsaien escuetaric.
28 Eta noiz-etare phausu hartu baitzuten, itzuli dira çure aitzinean gaizquiaren eguitera; eta utzi ditutzu beren etsaien escura, ceinac nausi jarri baitzaizcote. Bihurtu dira çure alderat, deihadar eguin darotzute; eta çuc cerutic ençun eta çure urricalçapenetan ascotan libratu ditutzu.
29 Eta errequeitu ditutzu çure leguerat itzul citecen. Hequiec berriz, burgoiqui haritu dira, eta ez dituzte ençun çure manamenduac, eta bekatu eguin dute çure erabaquien contra, ceinac bethetzen baditu guiçonac, hequien bidez bicico baita; eta guibelaz itzuli dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dute ençun.
30 Eta hequien gainean asco urthez luçatu duçu, eta çure izpirituaz çure profeten arartecoz errequeitu ditutzu; eta ez dute ençun, eta lurretaco jendaien escuetara arthiqui ditutzu.
31 Bainan çure urricalçapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; ceren çu baitzare urricalmenduzco Jainco barkatiarra.
32 Hargatic orai, oi gure Jainco handi, hazcar eta ikaragarria, hitza eta urricalmendua iduquitzen ditutzuna, gu, gure erregueac, gure buruçaguiac, gure apheçac, gure profetac, gure aitac eta çure populu gucia, Asurgo erregueren egunetaric eta orai arteo atzeman gaituzten çorigaitz gucietaric ez aldara çure beguithartea.
33 Eta çucena çare çu gure gainera jautsi diren çorigaitz gucietan, ceren eguiaren arabera eguin baituçu; gu aldiz, tzarquerian ibili gare.