29 Eta errequeitu ditutzu çure leguerat itzul citecen. Hequiec berriz, burgoiqui haritu dira, eta ez dituzte ençun çure manamenduac, eta bekatu eguin dute çure erabaquien contra, ceinac bethetzen baditu guiçonac, hequien bidez bicico baita; eta guibelaz itzuli dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dute ençun.
30 Eta hequien gainean asco urthez luçatu duçu, eta çure izpirituaz çure profeten arartecoz errequeitu ditutzu; eta ez dute ençun, eta lurretaco jendaien escuetara arthiqui ditutzu.
31 Bainan çure urricalçapen handietan ez ditutzu alde bat xahutu eta utzi; ceren çu baitzare urricalmenduzco Jainco barkatiarra.
32 Hargatic orai, oi gure Jainco handi, hazcar eta ikaragarria, hitza eta urricalmendua iduquitzen ditutzuna, gu, gure erregueac, gure buruçaguiac, gure apheçac, gure profetac, gure aitac eta çure populu gucia, Asurgo erregueren egunetaric eta orai arteo atzeman gaituzten çorigaitz gucietaric ez aldara çure beguithartea.
33 Eta çucena çare çu gure gainera jautsi diren çorigaitz gucietan, ceren eguiaren arabera eguin baituçu; gu aldiz, tzarquerian ibili gare.
34 Gure erregueec, gure buruçaguiec, gure aphecec eta gure aitec ez dute bethe çure leguea, ez dituzte ençun çure manamenduac ez-eta hequien baithan atheratu ditutzun lekucotasunac.
35 Eta hequiec beren erreinuetan, hequiençat baliaraci duçun çure ontasun handian, eta aitzinera eman daroeçun lur çabal eta gorian etzaituzte cerbitzatu eta beren jaidura guciz tzarretaric bihurtu ez dira.