34 Gure erregueec, gure buruçaguiec, gure aphecec eta gure aitec ez dute bethe çure leguea, ez dituzte ençun çure manamenduac ez-eta hequien baithan atheratu ditutzun lekucotasunac.
35 Eta hequiec beren erreinuetan, hequiençat baliaraci duçun çure ontasun handian, eta aitzinera eman daroeçun lur çabal eta gorian etzaituzte cerbitzatu eta beren jaidura guciz tzarretaric bihurtu ez dira.
36 Huna non egun gueroni gathibu garen; eta gure arbasoei eman cinaroeten lurra, jan cetzazten hartaco oguia eta hartan diren onac, eta gu guerorri gathibu gare hartan.
37 Eta gure gainean gure bekatuen gatic eçarri ditutzun erregueençat sorcen dira hartaco fruituac; eta erregueac gure gorphutzen eta gure abereen gainean beren gogara derabilcate nausitasuna, eta hestura handitan gare.
38 Horien gucien gainean beraz, batasun eguiten dugu eta iscribatzen dugu eta sinatzen dute gure buruçaguiec, gure lebitarrec eta gure aphecec.