26 Onartzazu zeure herri Israel osoaren alde eskaintzen dizugun oparia. Zaindu zeure ondare hau eta egin santu.
27 Bil itzazu sakabanatuak dauden gutarrak, askatu jentilen artean esklabo daudenak, begira onez arbuiatuak eta higuingarritzat bazterturik daudenak. Eta horrela, jakin dezatela nazio guztiek zu zarela gure Jainkoa.
28 Zigor itzazu zapaltzen eta harrokeriaz iraintzen gaituztenak.
29 Landatu zeure herria zeure toki santuan, Moisesek esan bezala”.
30 «Bitartean, apaizek gorazarreak kantatzen zituzten.
31 Oparigaiak erre zirenean, sobera gelditutako isurkia harri handi batzuen gainera isurtzeko agindu zuen Nehemiasek.
32 Hori egitean, sugarra piztu zen; baina aurrean distiratzen zuen argiak, aldaretik atera eta irentsi egin zuen sua.