18 Eman diot erregeari adierazi behar zitzaion guztiaren berri; nire esku zegoenari, berriz, baiezkoa eman diot.
19 Beraz, zuek gobernuarekiko borondate onean irauten baduzue, ni ahaleginduko naiz zuen alde lan egiten.
20 Arazo hauei eta xehetasunei buruz zuekin hizketa daitezela agindu diet zuen eta neure mandatariei.
21 Izan ongi! Ehun eta berrogeita zortzigarren urtean, Dioskoro hilaren hogeita lauan».
22 Erregearen gutunak hau zioen: «Antioko erregeak Lisias anaiari, agur!
23 Gure aita joana da jainkoengana. Eta nik, nire erreinuko jendeak bere lanetan ezeren beldurrik gabe jardun dezan nahi dut.
24 Jakin dut, juduek ez dituztela onartu nahi greziar ohiturak, gure aitak nahi zuen bezala. Nahiago dutela beren biziera, eta beren legeak betetzen uzteko eskatzen dutela.