35 Dositeo zeritzan zaldun ausart batek, tubiar izeneko judu-taldekoak, eskua erantsi zion Gorgiasi eta, arropatik heldurik, arrastaka zeraman indarrean, madarikatu hura preso hartzeko asmoz. Baina traziar jatorriko zaldun batek Dositeori atzetik eraso eta besoa moztu zion. Orduan, Gorgiasek Marisa izeneko hirira egin zuen ihes.