19 Horregatik, Posidonio, Teodoto eta Matatias bidali zituen, juduekin bakeak egitera.
20 Proposamenak arretaz azterturik, buruzagia gudarostearekin mintzatu eta ontzat hartu zuten denek hitzarmena egitea.
21 Eta buruzagiek bakarrean elkar ikusteko eguna izendatu zuten. Egun horretan, gudaroste bakoitzak guda-gurdi bana aurrerarazi eta ohorezko jarlekuak ezarri zituzten.
22 Judasek ipiniak zituen gudari armatuak toki egokietan, etsaiek ustekabean eta amarrukeriaz erasotzen bazuten ere. Baina bat etorriz bukatu zen elkarrizketa.
23 Nikanor Jerusalemen gelditu zen aldi batez, inolako arazorik sortu gabe. Gainera, multzoka bildu izan zitzaion jendea bidali egin zuen.
24 Maiz ikusten zuten elkar Judasek eta biek; Judas oso begiko gertatu zitzaion.
25 Ezkondu eta seme-alabak izan zitzala esan zion. Ezkondu zen, bada, Judas eta lasai bizi izan zen, beste edozein bezala.