40 gizon hura atxilotuz, juduei kalte handia egingo ziela pentsatuz.
41 Nikanorren gudari-taldea dorrea hartzeko zorian zegoen; atariko atea behartzen ari ziren, eta ateei su eman eta erretzeko agindua zuten. Alde guztietatik inguratua zegoela ikusirik, Razisek ezpata gainera bota zuen bere burua.
42 Nahiago izan zuen gizonki hil, gaizkile haien eskuetan erori eta bere nobleziari ez zegozkion irainak jasan baino.
43 Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea. Une hartantxe ari zen sartzen gudari-taldea atetik. Orduan, Razisek harresira lasterka igo eta gudarien gainera bota zuen bere burua gizonki.
44 Denek atzera egin zuten berehala, eta denen aurrean gelditu zen tartean jo zuen lurra Razisek.
45 Hala ere, bizirik zegoen eta, adorez beterik, jaiki egin zen, odola parrastaka zeriola. Larri zauritua egon arren, gudarien artetik lasterka igaro eta harkaitz maldatsu baten gainera igo zen.
46 Ia erabat odolusturik, bere hesteak atera, bi eskuz hartu eta gudarien gainera jaurti zituen. Eta arnasa eta bizia berriro itzultzeko bizi-arnasaren Jabeari eskatuz hil zen.