8 lehenbizi, erregearen interesek egiaz axola didatelako eta, bigarren, gure herritarren egoerak kezkatzen nauelako. Izan ere, lehen aipatu dizkizudan gizonen erokeriengatik asko sufritzen ari da gure herri osoa.
9 Beraz, jakin ezazu xehetasun guztiz arazo horren berri, oi errege, eta zaindu gure herrialdea, arriskuan dagoen gure nazioa, denei eskaintzen diezun onginahi zabal horrekin.
10 Bestela, Judas bizirik den bitartean, ezin izango du estatuak bakerik iritsi».
11 Alkimok hori esatean, erregearen beste adiskideak Demetrio gehiago berotzen lehiatu ziren, gorrotoa baitzioten Judasi.
12 Erregeak berehala Nikanor, elefante-sailaren gudalburua, Judeako gobernari izendatu eta bidali egin zuen,
13 Judas hil, beronen lagunak sakabanatu eta Jerusalemgo tenplu handiko apaiz nagusi Alkimo izendatzeko agindua emanik.
14 Judasengandik ihesi joanak ziren Judeako jentilak multzoka bildu zitzaizkion Nikanorri, juduen zoritxar eta hondamena beraien onerako izango zirelakoan.