1 Judasen gizonak Samaria aldean zirela jakitean, Nikanorrek larunbatez, atseden-egunez, erasotzea erabaki zuen, inolako arriskuren beldurrik gabe.
2 Nikanorrekin, beharturik, zihoazen juduek esan zioten: «Ez itzazu hil era anker eta basati horretan. Errespeta ezazu dena ikusten duenak aukeratu eta santutu duen eguna».
3 Maltzur handi hark, ordea, galdetu zuen ba ote zen zeruan larunbata jai egiteko agindu zuen Nagusirik.
4 Juduek erantzun zioten: «Bizi den Jaunak berak, zeruko Nagusiak, agindu du larunbata jai egiteko».