35 Gero, gotorlekuan zintzilik jarri zuen Nikanorren burua, Jaunak nola laguntzen duen denek argi eta garbi ikus zezaten.
36 Denek, aho batez, egun hura seinalatu gabe igarotzen ez uztea erabaki zuten, eta arameeraz Adar deritzan hamabigarren hilaren hamahiruan —Mardokeoren egunaren bezperan— ospatzea.
37 Hauek izan ziren Nikanorri buruzko gorabeherak. Handik aurrera Jerusalem hiria hebrearren esku gelditu zenez, nik hementxe bukatuko dut neure lana.
38 Nire azalpen hau ongi eta taxuz egina gelditzen dela? Horixe zen nire asmoa. Narrasa eta nola-halakoa gertatu dela? Ezin izan dut hobeki egin.
39 Ardo hutsa nahiz ur hutsa edatea kalterako da; ur-ardoa edatea, berriz, atsegingarri, eta gustu ona uzten du. Era berean, kontaeraren antolaketa bizia atsegingarri da irakurlearen belarrietarako. Hemen bukatzen dut.