6 Gerora, Jeremiasi lagun eginez joandako batzuk bertara itzuli ziren, bidea markatzeko asmoz, baina ezin izan zuten tokia aurkitu.
7 Hori jakitean, Jeremiasek haserre egin zien, esanez: “Ez du inork jakingo toki hori non den, harik eta Jainkoak, errukiturik, bere herria bil dezan arte.
8 Orduan agerraraziko ditu Jaunak gauza hauek berriro, eta Jaunaren aintza lainoan agertuko da, Moisesen garaian bezala, eta toki santu hau handikiro sagaratzeko Salomonek otoitz egin zuen hartan bezala”.
9 Idazki hartan esaten zenez, Salomonek, gizon jakintsu hark, oparia eskaini zuen santutegia bukatu eta sagaratzean.
10 Eta Moisesek Jaunari otoitz egitean, suak zerutik jaitsi eta oparigaiak erre zituen bezala, Salomonek otoitz egin zuenean ere suak jaitsi eta oparigaiak erre zituen.
11 Esana zuen Moisesek: “Bekatuaren barkamenerako eskainia erre bada, jan ez dugulako da”.
12 Salomonek, orobat, zortzi eguneko jaia egin zuen.