1 Onias apaiz nagusiaren jainkozaletasun eta zuzentasunari esker, Hiri Santuan bake-bakean bizi ziren eta legeak erabat betetzen zituzten.
2 Aldi hartan, erregeek ere ohoratu egiten zuten toki santua eta esku-erakutsi bikainak bidali ohi zituzten.
3 Asiako errege Seleukok berak ere opariak eskaintzeko gastuak bere irabazietatik ordaindu ohi zituen.
4 Baina Bilgaren senitartekoa zen eta tenpluko zerbitzari egin zuten Simon izeneko batek eztabaidak izan zituen apaiz nagusiarekin, hiriko merkatuaren administrazioari buruz.