1 Onias apaiz nagusiaren jainkozaletasun eta zuzentasunari esker, Hiri Santuan bake-bakean bizi ziren eta legeak erabat betetzen zituzten.
2 Aldi hartan, erregeek ere ohoratu egiten zuten toki santua eta esku-erakutsi bikainak bidali ohi zituzten.
3 Asiako errege Seleukok berak ere opariak eskaintzeko gastuak bere irabazietatik ordaindu ohi zituen.
4 Baina Bilgaren senitartekoa zen eta tenpluko zerbitzari egin zuten Simon izeneko batek eztabaidak izan zituen apaiz nagusiarekin, hiriko merkatuaren administrazioari buruz.
5 Apaiz nagusia makurrarazi ezin zuela ikusirik, aldi hartan Koele-Siria eta Feniziako gobernaria zen Tarsoko Apoloniogana jo zuen Simonek;
6 eta esan zion, Jerusalemgo altxortegia ezin konta ahalako aberastasunez betea zegoela, oparietako gastuetarako behar zena baino gehiago, eta erregea egin zitekeela berorien jabe.
7 Apoloniok, berriz, erregearekin izan zuen hizketaldi batean, aberastasun haiei buruz esan ziotena jakinarazi zion. Orduan, erregeak Heliodoro zerbitzari nagusia deitu eta Jerusalemera bidali zuen, aipaturiko aberastasun haiek bahitzeko agindurik.