17 Erabat izutua zegoen eta gorputza dar-dar, bihotzean nolako atsekabea zuen begira zeudenek igartzeko eran.
18 Jendea multzoka ateratzen zen etxeetatik, toki santuari gainera zetorkion irainaldia urrun zedin elkarrekin otoitz egitera.
19 Emakumeak, bularpeak zakukiz loturik, kalea betean zebiltzan, eta gorderik egon ohi ziren neskak ere, batzuk ateetara zihoazen lasterka, beste batzuk harresi gainera igotzen ziren eta beste batzuk leihoetara ateratzen.
20 Emakume guztiek, eskuak zerurantz jasorik, otoitz egiten zuten.
21 Errukia ematen zuen jendetza hura nahasian ahuspeztua eta apaiz nagusia larri eta nahigabetua ikusteak.
22 Hala ere, tenpluaren babespean gorde zituzten ondasunak osorik eta seguru zaintzeko Jaun ahalguztidunari denak eske ari zitzaizkion bitartean,
23 Heliodoro bere erabakia bete nahian zebilen.