37 Jerusalemera berriro bidaltzeko egokiena zein izan zitekeen galdegin zion erregeak. Heliodorok erantzun:
38 «Etsairen bat nahiz zure gobernuaren kontra dagoenen bat baldin baduzu, bidal ezazu hara. Bizirik ateratzen bada, erabat zigorkatua etorriko zaizu, toki hura benetan Jainkoaren indarrez inguratua baitago.
39 Izan ere, bere bizilekua zeruan duenak zaintzen eta babesten du toki hura, eta heriotzaz zigortzen toki hartara asmo txarrez doazenak».
40 Hauek izan ziren Heliodorori eta altxorra zaintzeari buruzko gorabeherak.