1 Lehen aipaturiko Simon, tenpluko altxortegia eta aberria salatu zituena, Oniasen kontra gezurretan ari zen, Oniasek Heliodoro gaizki erabili eta zoritxarra ekarri ziola esanez.
2 Eta hiriaren ongile, herriaren babesle eta lege-betetzaile sutsu zen Onias gobernuaren kontrako azpisugea zela esatera ere ausartu zen.
3 Hain handia izatera heldu zen gorrotoa, ezen Simonen taldeko batek hilketak ere egin baitzituen.
4 Etsaigo hura kaltegarria zela eta, bestalde, Menesteoren seme Apoloniok —Koele-Siria eta Feniziako gobernariak— Simon gaiztakeriara bultzatzen zuela ikusirik, Oniasek
5 erregeagana jo zuen. Ez zituen bere herritarrak salatu nahi, baizik eta herri osoaren eta herritar bakoitzaren ona bilatu.
6 Izan ere, ikusten zuen, erregeak erabaki ezik, ezin zela erreinuan bakea nagusitu, ez eta Simonen erokeriak geldiarazi.