11 Judu batzuk Jerusalem inguruko leize-zuloetara joan ziren, larunbat-jaia isilean ospatzera. Salatu zioten hori Filipori, eta denak batera bizirik erre zituzten eta ez ziren defendatu, egun haren santutasuna errespetatzeagatik.
12 Liburu hau eskuetan hartuko dutenei hau eskatzen diet: ez daitezela uzkurtu zoritxarrengatik. Bestela baizik: pentsa dezatela, zigor hauek ez direla gure herria hondatzeko gertatu, hezteko baino.
13 Izan ere, bekatariak beren hartan luzaro ez uztea, baizik eta zigorra berehala ematea onginahi handiaren ezaugarri da.
14 Beste nazioak zigortzeko, eroapen handiz itxaron ohi du Jaun handiak, beren bekatuen neurria bete dezaten arte. Gurekin, aldiz, horrela ez jokatzea erabaki du;
15 ez baikaitu zigortu nahi gure bekatuak azkenera heldu ondoren.
16 Ez digu inoiz ere ukatzen bere errukia. Zoritxarren bidez hezten duenean ere, ez du bere herria eskutik uzten.
17 Esan dugun hau izan bedi zentzapenerako. Eta honen ondoren, goazen kontakizunaren harira.