1 Bitartean, Judas Makabearra eta beronen lagunak herrietan sartzen ziren isilean; beren senideei dei egin eta judu-erlijioan zintzo irauten zutenak berenganatuz, sei mila lagun bildu zituzten.
2 Eta Jaunari eskari hauek egin ohi zizkioten: denek oinazpian hartzen zuten herriari begira ziezaiola; jende zitalak profanatua zuen tenpluaz erruki zedila,
3 baita hondatzen ari ziren eta ia erraustua zuten hiriaz ere, eta deiadarka ari zitzaion odolaren oihua entzun zezala;
4 haur errugabeen sarraski zuzengabeaz eta Jaunaren kontra botatako biraoez oroitu eta gaiztakeriari zion gorrotoa ager zezala.