13 Orduan, beldurtiak eta Jainkoak mendekatuko zituela uste ez zutenak ihesi joan ziren handik.
14 Gainerakoek, gelditzen zitzaiena saldu eta, aldi berean, otoitz zegioten Jaunari, borroka hasi baino aurretik ere Nikanor maltzurrak salduak zituenak libratzeko eskatuz.
15 Eta hori eskatzen zioten, beraiengatik ez, baizik eta Jaunak arbasoekin eginak zituen itunengatik eta Jainkoaren izen agurgarri eta handiari laguntza eskatuz egina zioten deiarengatik.
16 Orduan, bere gizonak bildu —guztira, sei mila— eta etsaiaren aurrean ez kikiltzeko esaten zien Makabearrak, eta inolako eskubiderik gabe kontra zetorkien atzerritar-multzoari beldurrik ez izateko; baizik eta borroka zitezela gogotsu.
17 Izan zezatela ere gogoan nola iraindu zuten atzerritarrek toki santua, Jerusalemen kontra nolako gogorkeriak egin eta juduen ohiturak nola hondatu zituzten.
18 Eta gehitu zien: «Horiek beren armetan eta ausardian dute konfiantza; guk, berriz, Jainko ahalguztidunagan. Kolpe batez bota ditzake Jaunak aurka datozkigunak, baita mundu osoa ere».
19 Eta beren aurrekoei laguntzeko Jainkoak zer egin zuen adierazi zien; adibidez, Senakeriben garaian ehun eta laurogeita bost mila etsai galdu zirela.