31 Etsaien armak arreta handiz bildurik, toki egokietan ezarri zituzten; gainerako harrapakinak, berriz, Jerusalemera eraman.
32 Timoteoren gudalburuetako bat, juduei kalte handia egina zen gizon zitala, hil egin zuten.
33 Garaipena ospatzeko aberrian egiten ari ziren jaietan, tenpluko ate santuei su eman zietenak erre egin zituzten, baita etxe koskor batean ezkutatua zegoen Kalistenes ere. Horrela hartu zuten beren gaiztakeriagatik merezitako ordaina.
34 Nikanor gaizkile izugarri hark mila merkatari ekarriak zituen, juduak esklabo saltzeko.
35 Jainkoaren laguntzaz, berak gutxietsitakoek makurrarazi zioten burua Nikanorri. Bere soineko bikainak erantzirik, ihesi doan esklaboaren antzera ibili zen landan zehar. Hala ere, heldu zen Antiokiara, bakarrik, baina hondatua zegoen gudarostearena baino zorte hobeaz.
36 Erromatarrei zor zieten zerga ordaintzeko, Jerusalemen harrapaturiko presoak salduko zituela esan zuena, juduek defendatzaile berezia zutela esaten ari zen orain, eta menderagaitzak zirela; defendatzaile, hain zuzen ere, beraren legeak betetzen zituztelako.