15 abereentzat belarra zelaietan eta zeuentzat asetzeko adina janari emango dizue.
16 «Baina kontuz! Ez gero engainatu zeuen buruak, ez saihestu Jaunarengandik, jainko arrotzak gurtuz eta haien aurrean ahuspeztuz;
17 bestela, Jaunaren haserrea piztuko da zuen aurka, zerua itxiko du eta ez duzue euririk gehiago izango; lurrak ez du uztarik emango eta berehala desagertuko zarete Jaunak ematen dizuen lurralde eder horretatik.
18 «Ezarri nire hitz hauek zeuen buru-bihotzetan; lot itzazue seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian;
19 irakatsi zeuen seme-alabei, etxean zaudetela nahiz bidean zoaztela haietaz mintzatuz;
20 idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran,
21 zeruak lur gainean bezain luzaro iraun dezazuen, bai zuek, bai zuen ondorengoek, Jaunak zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldean.