Deuteronomioa 33 EABD

Moisesek israeldar leinuak bedeinkatu

1 Hona hemen Moisesek, Jainkoaren gizonak, hil aurretik, israeldarrei eman zien bedeinkazioa.

2 Esan zuen:«Sinaitik dator Jauna,Seir aldetik sortu da argia bezala,Paran menditik egin du distira;milaka eta milaka aingeruditu lagun,eskuinean herriarentzako legeasu eta gar.

3 Maite ditu Jaunak Israelgo leinuak,babesten ditu berari sagaratuak,eta hauek,Jaunaren oinetan ahuspeztuta,hark esana dute jasotzen.

4 Moisesek legea eman digu,Jakoben elkartearentzat ondare.

5 Jexurunek erregea izan zuen,herriko buruzagiak bildu zireneaneta Israelgo leinuekbat egin zutenean.

6 «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,gutxi izan arren beraren gizonak».

7 Judarentzat esan zuen:«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,elkar ezazu bere herriarekin;defenda beza bere burua,izan zu beraren lagunetsaien aurka».

8 Lebirentzat esan zuen:«Tumim eta Urim zure epaigailuakLebiri eman zizkioten, Jauna,leial izan zitzaizunari, alegia.Herriak Jauna tentatu zuen Masan,aurpegi eman Meribako iturrian.

9 Lebik aita-amei esan zien:“Ez dut zuekin zerikusirik”;senideak ez zituen aintzat hartu,ez zuen ezer jakin nahi izanseme-alabekin.Bete zituzten lebitarrekzure esanak,leial eutsi zioten zure itunari.

10 Zure erabakiak irakasten dizkioteIsraeli, zure legea Jakoben herriari;intsentsua aurkezten dutezure aurrean,erre-opariak zure aldarean.

11 Bedeinka itzazu, Jauna,eta eman adore,onartu atseginez beraien egitekoa;hautsiaurka jaiki zaizkienen indarrak,ez bitez gehiago altxagorroto dietenak».

12 Benjaminentzat esan zuen:«Seguru bizi daJaunaren leinu kutuna,Goi-goikoak babesten du egunero,beraren mendi gainean bizi da».

13 Joserentzat esan zuen:«Bedeinka beza Jaunakberaren lurraldea.Zeruko dohainik onena, ihintza,eta lur azpiko leizetik datozen urak,

14 urteko uztarik onenaketa hileko fruiturik bikainenak,

15 antzinako mendien lehen fruituaketa betiko muinoendohainik aukeratuena,

16 lurra betetzen dutenfruiturik hoberenaketa sasian agertu zenaren onginahia:betor hori guztia Joserengana,senideen artean aukeratuagana.

17 Ohore Joseri,lehen-sorturiko zekorra bezalakoden horri,bufaloarenak bezalakoadarrak dituenari:Efraimen gudari-taldeak,Manasesen soldadu-andanak;horiekin erasoko dieherri guztiei bateramunduaren azken mugetaraino».

18 Zabulon eta Isakarrentzatesan zuen:«Poztu zeure joan-etorrietan,Zabulon,eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.

19 Mendi sakraturadeituko dituzte herriakbidezko sakrifizioak eskaintzera;itsasoko aberastasunaketa hondartzako gordailu ezkutuakzurrupatuko dituzte».

20 Gadentzat esan zuen:«BedeinkatuaGaden lurraldea hedatu duena!Lehoi emearen gisa zelatan etzanik,harrapakinaren beso-buruakzarrastatzen ditu.

21 Zatirik onena aukeratu du beretzat,zeren eta, buruzagiaren partea non,han biltzen baitiraherriko nagusiak.Jaunaren nahia bete du,Jaunak Israelen aldehartutako erabakiak».

22 Danentzat esan zuen:«Lehoi gaztea Dan,Baxandik jauzi egiten duena!»

23 Neftalirentzat esan zuen:«Jaunak mesedez eta bedeinkaziozbetea du Neftali:mendebaldea eta hegoaldeaditu bere jabetza».

24 Axerrentzat esan zuen:«Bedeinkatua Axerseme guztien artean!Izan bedi senideetan maiteena;izan bezaoinak beratzeko adina olio;

25 burdina eta brontzezkoakharen ate-morroiloak,bizitza bezain iraunkorraharen indarra.

26 «Inor ez Jainkoa adinakorik,Jexurun!Zeruan zehar,zaldiz bezala hodei gainean,handikiro datorkizu laguntzera.

27 Antzinako Jainkoa duzu babesleku,Betikoaren besoak dituzu euskarri;ihes eragin dioetsaiari zure aurretik,berau suntsitzeko agindua eman.

28 Seguru bizi da Israel,aparte du bere egoitzaJakoben herriak,gari eta ardotanaberats den lurraldean,non zeruek ihintza isurtzen baitute.

29 Zorionekoa zu, Israel!Nor zu bezalakorik,Jainkoak salbaturiko herri hori?Bera da laguntzen dizun babeski,garaipena damaizun ezpata.Etsaiak aurreanmakurtuko zaizkizu lausenguka,eta zuk bizkarra zapalduko diezu».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34