Deuteronomioa 32 EABD

Moisesen kantikaMoisesen kantika: Israelen historiaren oinarrizko gertakizunei buruzko gogoeta lirikoa da, Biblian zehar aurkitzen ditugun beste zenbaiten antzekoa: adib., Ir 15; 1 Sm 2; 2 Sm 22 eta Maria, Zakarias eta Simeonen kantikak Lk 1—2 kap.etan.

1 «Adi, zeruok,eta mintzatuko naiz,entzun, lurra, nire ahoko esanak;

2 jaits bedi nire irakaspenaeuria bezala,isur bitez nire esanakihintza bezala,euri-lanbroa belarretan bezala,langarra zelaian bezala.

3 Jaunaren izena aldarrikatuko dut:aitortu handi dela gure Jainkoa.

4 Bera babes-harkaitza:hark egina benetan bikaina,haren jokabidea zuzen-zuzena;Jainko leiala da bera,bidegabekeriarik gabea,zintzoa beti eta zuzena.

5 Akasgabe sortu zituen seme-alabakgaiztotu egin zaizkio:jende makur eta bide-galdua da.

6 Hori al da Jaunari erantzuteko era,herri ergel eta zentzugabe hori?Ez al da bera bizia eman dizun aita,egin eta finkatu zaituena?

7 Gogoratu antzinako egunak,pentsatu iraganeko urteetan;galdegin aitari eta kontatuko dizu,galdegin zaharrei eta azalduko:

8 Goi-goikoak,herriak nor bere lurraldean jartzean,gizateria munduan banatzean,lur-mugak finkatu zizkien herriei,bakoitzaribere jainko zaindaria emanez.

9 Baina Israelbere herritzat aukeratu zuen,Jakoben herriabere oinorde berezitzat.

10 Basamortuan aurkitu zuen,uluz beteriko bakardadean;inguratu eta bere ardurapeanhartu zuen, begi-ninia bezala zaindu.

11 Arranoak, habiaren gain hegaldaka,kumeak hegadarakobizkortzen dituen bezala,halaxe Jaunak ere: hegoak zabaldu,israeldarrak hartueta luma gainean eraman zituen.

12 Jaunak bakarrik eraman zituen,ez zuen berekin jainko arrotzik.

13 Mendi-gainetan ezarri zituen,landako fruituz elikatu;basaeztiz hazi zituen,harkaitzetik sorturiko olioz;

14 behi-gaztanbera eta ardi-esnea,bildots gizenen haragia,aukerako ahariak eta akerrak,ogi-irin garbi bikainaeman zizkion janarieta ardoa, mahats-odola, edari.

Israelen desleialtasuna

15 «Gizendu egin zen Jexuruneta ostikoka hasi—asebete zinen, gizendu,lodi-lodi egin—;bere egile zuen Jainkoa utzi zueneta salbatzaile zuen harkaitzadesohoratu.

16 Mindu egin zutenjainko arrotzak gurtuz,irainduberen jokabide higuingarriaz.

17 Deabruei eskaini zizkietensakrifizioak,ezagutzen ez zituzten sasijainkoei,arestian etorritako jainko berriei,arbasoek inoiz gurtu ez zituztenei.

18 Sortu zaituztena, berriz,zeuen Harkaitza,mespretxatu egin duzue,mundura ekarri zaituztenaahazturik utzi.

Jainkoaren zigorra

19 «Seme-alaben iraina ikustean,baztertu egin zituen Jaunak.

20 Esan zuen:Ezkutatu egingo diet aurpegia,eta ikusiko dut zer amaiera duten,jende gaiztotua baita,leialtasunik gabeko seme-alabak.

21 Jainko ez zirenengana jozmindu ninduten,beraien idolo hutsalez iraindu;herri ez den batekinminduko ditut nik ere,nazio ergel baten bidez irainduko.

22 Sutan dago nire haserrea:Herio Leize hondoraino iritsiko daberonen garra,lurra eta bertako emaitzakirentsiko ditu,mendien oinarriak kiskaliko.

23 Zoritxarrak bidaliko dizkietsamaldan,neure gezi guztiak jaurtiko.

24 Goseak akituko ditu,sukar eta izurri gaiztoek erasango;txikituko dituzten basapiztiakbidaliko dizkiet,pozoiz akabatuko dituzten sugeak.

25 Kalean ezpatakkenduko dizkie seme-alabak,etxe barruan ikara izango nagusi.Denek izango dute zori bera,mutil eta neskatxek,bularreko haur eta agureek.

Jaunak Israelen etsaiak ere zigortu

26 «Israeldarrak sakabanatzeapentsatu nuen,berorien oroitzapena eregizartetik desagerraraztea;

27 baina etsaien irainen beldur nintzen,arerioek, oker ulertuz,hau pentsatuko zuten beldur:“Geure ahalmenaz nagusitu gara,hori ez da Jaunak egina”.

28 Zentzua galdu duen jendea da,ezer ulertzeko gauza ez dena.

29 Jakinduriarik balute,ohartuko lirateke beren azkenaz.

30 Nola daiteke, izan ere,gizon batek mila pertsegitzea,bi gizonek hamar milariihes eragitea,babes-harkaitz duten Jaunak saldueta etsaien eskuutzi dituelako ez bada?

31 Ez dira, ez,etsaien jainko babesleakgure Harkaitzaren pareko;etsaiek berek aitor dezakete hori.

32 Sodoma eta Gomorraren jatorrikomahatsondo dira:haien mahats-mordoakgarratz eta pozoitsu,

33 haien ardoa herensugearen pozoi,sugegorriaren pozoi hilgarri.

34 Gogoan jasoa dut hori guztia,neure artxiboan ongi gordea,

35 mendekatu eta mereziaemango diedan arte,Israelen etsaiek lur jo dezaten arte.Hurbil dago haien hondamendia,berandu gabe etorriko dahaientzat prestaturik dagoena.

36 (Defendatuko du Jaunakbere herria,gupidatuko da bere zerbitzariez).Indarrak akitzenari zaizkiela ikustean,denak, libre nahiz esklabo,galtzear daudela,

37 esango die Jaunak:“Non dira zuen jainkoak,non babes-harkaitz zenituztenak?

38 Haiek jaten zituztenzuen sakrifizioetako gantzak,haiek edaten isur-oparietako ardoa.Ea, datozela zuei laguntzera,izan ditzazuela gordeleku!”

39 Baina orain, begira:Ni naiz, neu bakarrik,ez da ni beste jainkorik!Neuk ditut heriotzaeta bizia ematen,neuk dut zauritzen eta sendatzen,ez da inor nire eskutik libratzen.

40 Eskua zerurantz jasoeta zin eginez diot:Betiko bizi naizela bezain egia da,

41 nire ezpata distiratsua zorroztueta justiziari ekitean,mendeku hartuko dudalaetsaien aurkaeta beren merezia emangogorroto didatenei;

42 odolez mozkortuko dira nire geziak,haragiz aseko nire ezpata,hildakoen eta atxilotuen odolaz,ile harroko etsaien buruez!

Kantikaren bukaera

43 «Naziook, egin poz-oihuJaunaren herriarekin,bere zerbitzarien odolamendekatu egingo baitu Jaunak;mendekua hartuko duetsaien aurka,eta barkamena emangobere lurralde eta herriari».

Jaunaren legeak bizi-emaile

44 Moisesek, Nunen seme Josue lagun zuela, kantikaren bertso guztiok adierazi zituen.

45 Eta Israel osoari zuzenduriko hitzaldi guztiok bukatzean,

46 esan zien: «Gogoan hartu nik gaur agindu dizuedan guztia, eta agindu zeuen seme-alabei lege honen xedapen guztiak betetzen saiatzeko,

47 ez baitira funsgabeko hitz zuentzat, zeuen bizi baizik; horien bidez, luzaro biziko zarete Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean».

Jaunak Moisesen heriotza iragarri

48 Egun hartan bertan, Jaunak esan zion Moisesi:

49 «Igo Abarim mendietara, Moab lurraldean, Jeriko parean, dagoen Nebo mendi-gailurrera, eta begira israeldarrei jabetzan ematen diedan Kanaan lurraldera.

50 Ondoren, mendi horretan hilko zara eta zure arbasoekin bilduko, zure anaia Aaron Hor mendian hil eta arbasoekin bildu zen bezala;

51 izan ere, desleial jokatu zenuten nirekin israeldarren aurrean, Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian, eta ez zenuten nire santutasuna aitortu.

52 Horregatik, urrutitik ikusiko duzu israeldarrei emango diedan lurraldea, baina ez zara bertan sartuko».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34