16 «Baina kontuz! Ez gero engainatu zeuen buruak, ez saihestu Jaunarengandik, jainko arrotzak gurtuz eta haien aurrean ahuspeztuz;
17 bestela, Jaunaren haserrea piztuko da zuen aurka, zerua itxiko du eta ez duzue euririk gehiago izango; lurrak ez du uztarik emango eta berehala desagertuko zarete Jaunak ematen dizuen lurralde eder horretatik.
18 «Ezarri nire hitz hauek zeuen buru-bihotzetan; lot itzazue seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian;
19 irakatsi zeuen seme-alabei, etxean zaudetela nahiz bidean zoaztela haietaz mintzatuz;
20 idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran,
21 zeruak lur gainean bezain luzaro iraun dezazuen, bai zuek, bai zuen ondorengoek, Jaunak zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldean.
22 «Gaur ematen dizkizuedan agindu guztiak arretaz betetzen badituzue eta Jauna zeuen Jainkoa maitatzen, berak erakutsitako bideari jarraitzen eta berari atxikitzen bazatzaizkiote,