4 eta egiptoar gudarosteari, zaldi eta guda-gurdiei, egindakoa: nola, zuei erasoka Itsaso Gorrian sartu zirelarik, urak haien gainera amildu eta Jaunak betiko galdu zituen.
5 Ikusi duzue basamortuan, Egiptotik irten eta hona iritsi arte, zuen alde egindako guztia;
6 baita Rubenen leinuko Eliaben seme Datan eta Abirami egindakoa ere: nola lurrak zabaldu eta irentsi zituen israeldarren aurrean, beren familia, oihal-etxola eta jarraitzaile guztiekin batera.
7 «Zeuen begiz ikusi dituzue Jaunak burutu dituen egintza handi guztiok.
8 «Bete, bada, gaur ematen dizkizuedan agindu guztiak, adoretsu izan eta hartzera zoazten lurraldeaz jabetzeko gauza izan zaitezten
9 eta luzaro bizi esnea eta eztia darizkion lurraldean, Jaunak zuen arbasoei, beraiei eta ondorengoei emango ziela zin eginez agindutako lurraldean.
10 «Jabetzan hartzera zoazten lurraldea ez da utzi duzuen Egipto bezalakoa; han hazia erein eta nekatuz ureztatu behar izaten zenuten, baratzean egin ohi den bezala;