18 zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.
19 Intsektu hegaldun guztiak kutsatutzat edukiko dituzue; ezin izango dituzue jan.
20 Baina hegazti garbi guztiak jan ditzakezue.
21 «Ez duzue jango berez hildako abereren haragirik; eman zuekin bizi den etorkinari, jan dezan, edota saldu atzerritarrei. Zuek Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete.«Ez egosi antxumerik amaren esnetan.
22 «Urtero, zeuen lurreko uztaren emaitzen hamarrena bereiziko duzue.
23 Gariaren, ardo berriaren eta olioaren hamarrenak, abere handi nahiz txikien lehen-kumeekin batera, Jaunak zuen Jainkoak bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokira eramango dituzue, eta han otordu sakratua egingo Jaunaren aurrean. Horrela, zeuen bizitza osoan Jaunari begirune izaten ikasiko duzue.
24 Baina Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratutako lekutik urruti bizi bazarete eta, Jaunak uzta oparoak eman dizkizuelarik, hamarrenak eramateko egin beharreko bidea luzeegia bada,