3 «Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango.
4 Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea,
5 oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.
6 Bitan banaturiko apatxak dituzten eta hausnartzaile diren animalia guztiak jan ditzakezue.
7 Beraz, hausnartzaileak diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue;
8 ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea; beraz, kutsatutzat edukiko duzue. Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere.
9 «Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;