1 «Zazpi urtez behin, zor guztiak barkatuko dituzue.
2 Hona nola egingo duzuen: Jaunaren ohorez zorren barkamen-urtea aldarrikatzean, lagun hurkoari mailegu egin dionak barkatu egingo dio maileguz emana; ez du lagun hurko herritarra zorra itzultzera behartuko.
3 Atzerritarra bai, behartu dezakezue zorrak ordaintzera; baina herritarrari barkatu egingo dizkiozue.
4 «Egia da ez dela zuen artean behartsurik izango, oparo bedeinkatuko baitzaituzte Jaunak zeuen Jainkoak berak jabetzan emango dizuen lurraldean,