11 «Ez da herrian behartsurik faltako; horregatik agintzen dizuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen dohakabe eta behartsuekin, eskuzabal izateko.
12 «Zeuen herritar hebrearren batek, gizonezko nahiz emakumezko, bere burua halabeharrez esklabotzat saltzen badizue, sei urtez egingo du lan zuentzat, baina zazpigarrenean libre utziko duzue.
13 Libre uztean, ordea, ez duzue esku-hutsik bidaliko:
14 hornitu zeuen artalde, larrain eta dolareko emaitzez, emaiozue Jaunari zeuen Jainkoari esker lortu dituzuen ondasunetatik.
15 Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela. Horregatik ematen dizuet gaur agindu hau.
16 «Baina esklaboak, zeuek eta zuen familia maite zaituztelako eta zuenean ongi aurkitzen delako, ez duela alde egin nahi adierazten badizue,
17 ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue, eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere.