10 eta haren arabera jokatuko duzue, erabakia arretaz betez.
11 Haiek emandako argibideen eta epaiaren arabera jokatuko duzue, ezertan ere saihestu gabe.
12 «Baina, harrokeriak eraginda, Jaunaren zuen Jainkoaren zerbitzuan dagoen apaizaren nahiz epailearen erabakia onartu nahi ez duena hil egin behar duzue. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria Israeldik.
13 Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko.
14 «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldean sartu, hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean, erregea nahi izango duzue agian, inguruko herri guztiek bezala.
15 Hala bada, Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duena egingo duzue errege. Herritarra beharko du izan erregeak; ez zaizue zilegi atzerritarrik zeuen buru jartzea, herrikoren bat baizik.
16 «Erregeak ezin izango du zaldi asko eduki, ezta jendea Egiptora bidali ere bere zalditeria handitzeko, debekatu egin baitizue Jaunak berriro harako bidea hartzea.