8 «Zuen hirietan auziren bat gertatzen bada —hilketa, liskarra, zauria edo beste zernahi—, zeuek erabakitzeko zailegia iruditzen zaizuena, joan Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekura
9 eta jo argibide bila apaiz lebitarrengana eta une hartan txandan egongo den epaileagana. Hauek epaia emango dizuete,
10 eta haren arabera jokatuko duzue, erabakia arretaz betez.
11 Haiek emandako argibideen eta epaiaren arabera jokatuko duzue, ezertan ere saihestu gabe.
12 «Baina, harrokeriak eraginda, Jaunaren zuen Jainkoaren zerbitzuan dagoen apaizaren nahiz epailearen erabakia onartu nahi ez duena hil egin behar duzue. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria Israeldik.
13 Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko.
14 «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldean sartu, hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean, erregea nahi izango duzue agian, inguruko herri guztiek bezala.