9 «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldera iristean, ez jarraitu hango herrien jokabide higuingarriei:
10 ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,
11 ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.
12 Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.
13 «Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin.
14 Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.
15 Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!