1 «Herritar baten idia nahiz ardia galduta ikusten baduzue, ez egin ez ikusiarena, itzuli jabeari.
2 Auzoan bizi ez bada edo ezezaguna baduzue, eraman aberea zeuen ukuilura eta eduki bertan, herritarra beraren bila etorri arte; orduan, itzuli egingo diozue.
3 Beste horrenbeste egingo duzue herritarrak galdu eta zuek aurkitutako asto, soingaineko nahiz beste edozer gauzarekin ere; ez egin ez ikusiarena.
4 «Zeuen herritarraren astoa nahiz idia bidean eroria ikustean, ez egin ez ikusiarena, lagundu altxatzen.
5 «Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari horrelakorik egiten duena.