22 «Norbait emakume ezkondu batekin oheratua harrapatzen badute, biak hilko dituzte, gizona eta emakumea. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria Israeldik.
23 «Norbait, ezkontza-hitza emandako neska bat hirian aurkiturik, berarekin oheratzen bada,
24 hiri-sarrerara aterako dituzte biak eta harrika emango hil arte: neska, hirian izanda ere, laguntza eske deiadar egin ez duelako, eta gizona lagun hurkoaren emaztegaia bortxatu duelako. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
25 Baina gizonak neska ezkongaia landan aurkitzen badu, heldu eta berarekin etzaten bada, gizona bakarrik hilko dute;
26 neskari ez diote ezer egingo, ez baitu heriotza-zigorrik merezi duen bekaturik egin. Norbaitek lagun hurkoari eraso eta hiltzen duenean bezalako kasua da hori:
27 landan aurkitu baitu gizonak eta, neskak deiadar eginda ere, ez zen han laguntzeko inor.
28 «Norbait, ezkontza-hitza eman gabeko neska bat aurkiturik, heldu eta berarekin oheratzen bada, eta horrela harrapatzen badituzte,